Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak eta Bierrik Elkarteak Euskararen Zirimola izeneko lankidetza hitzarmenaren bidez, formatu txikiko euskarazko kultur ekitaldiak ekarriko dituzte Sakanara. Aurreko astean Azika txontxongilo taldeak "Herrialde urdina" izeneko emanaldia aurkeztu zuen Iturmendin, baina asteburu honetan Euskararen Zirimola Olaztira helduko da.
10 kolore, protagonistakBerbaro Antzerki Taldeak Koloreen zirkua! izeneko emanaldia eskainiko du bihar, martxoaren 10ean, larunbatean, 18:00etan, Olaztiko Kultur Etxean. 3 urtetik gorako haurrendako emanaldia da. Koloreen zirkua ez da zirku arrunta; zirku honetako koloreek zainetan daramate artista izatea. Guztiek ezaugarri bera dute, koloreen zirkuan egiten dute lan, eta haien helburua ikusleak ilusioz betetzea da. Hau ez da zirku perfektua, horregatik barre lasai egitera gonbidatzen zaituztegu!
Itzalen antzezlan honekin koloreen izaera eta esanahia desmitifikatu nahi da. Horrez gain, bizitzan ilusio eta ahaleginarekin gauza asko lortu daitezkeela erakutsi nahi da. Zirku honetako pertsonaiak 10 kolore dira.