Kevin Marques ederki aritu zen

Guaixe 2007ko mar. 9a, 00:00
Gazte mailan Kevin Marquesek parte hartu zuen. Estatuko txapelketarako txartela lortzeko Kevin Iruñean jokatu ziren bi sailkatze probak gainditu zituen. Kevin Marques 3 probatan lehiatu zen beste 45 irristalarirekin batera. Aurrenekoan, 300 metro esprinteko proban, irristalari altsasuarra ia podiumera igo zen, baina laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen. 1.000 metroko proban Kevin 7. sailkatu zen eta puntukako 3.000 metrotan, postu on bat lortzear zegoela, lesioagatik proba utzi behar izan zuen. Altsasuko irristaketa klubeko kideak "oso pozik" zeuden Kevinek estatuko txapelketarako sailkapena lortu zuelako, "hori bera lorpen bat da". Taldeko irristalariak lortu dituen markak are gehiago poztu dituela adierazi digute. Bestalde, San Antonio Dirdari klubean dabilen Joseba Fernandez ez zen pistara behar bezala egokitu. 300 metrotan 22. izan zen eta 1.000 metrotan kanporatu egin zuten.