Maila gorenean ari diren 3 sakandarretatik Mikel Markotegi Ijurko izan zen irabazi zuen bakarra eta horrek sailkapenaren 11. postura eraman du, 2,5 punturekin. Cesar Razkin Igoak eta Koldo Flores Lazkozek, galdu ondoren, sailkapenean 29. eta 30. daude sailkatuta, puntu banarekin.
Larunbatean Mikelek bere sailkapena hobetzeko aukera izanen du. Aurrean 12. sailkatua dago Javier Larrea izanen du. Koldok berak baino puntu erdi gehiago duen Joseba Otano iruindarrarekin neurtu beharko du. Cesarrek, berriz, bera bezainbat puntu dituen Iñigo Elia izanen du aurkari.
Lehen mailaSebastian Insausti Goñik aurrekoan berdindu egin zuten eta Juan Andres Cerro Larrazak galdu. Biak, 2,5 puntu dituzte eta 13. eta 14. dira sailkapenean. Hala ere, biek mailaz igotzeko aukera badituzte oraindik ere. Hori bai, hurrengo 3 partidak irabazi beharra dituzte igoera ematen duten 5,5 puntuak lortzeko.
Larunbatean Sebastian 5. sailkatua den Emilio Duranekin neurtuko da. Juan Andresek 12. den Aitor Iñigo Saldias izanen du parean. Guztiek ere puntu berak dituzte eta mailaz igotzeko ametsa gauzatu nahiko dute.
Bigarren mailaJulen Flores Reparazek galdu egin zuen eta bere anai Markelek irabazi. Sailkapenean 5. eta 10. postuan daude, 3. punturekin. Sailkapen burua puntu bakarrera dute eta mailaz igotzeko beste bi lortu behar dituzte hurrengo 3 jardunaldietan. Hasteko, larunbatean, Markelek Fernando Gilekin lehiatuko da eta Julen, berriz, Jon Jauregirekin. Guztiak ere 3na puntu dituzte.