Nova Galega de DanzaTaldeak bere lehen lana, Alento, 2003an eman zuen. Jaime P. Díaz eta Vicente Colomer koreografoen eta Xosé L. Romero konpositorearen proiektu originala Galiziatik kanpo ere eman zuten eta hurrengo urtean Max sarietako hautagai ere izendatua izan zen. Koreografia hartan musikak eta dantzak zuzenean bat egin zuten, "baita bokazio unibertsala duten Galiziako abangoardiak eta tradizioak ere".
Nova Galega de Danzak 2005 urtean sortu zuen Engado. Produkzioak zuzeneko musikaren eta dantzaren arteko erlazioan sakondu zuen berriz ere. Bat-egite prozesu horretan, hain zuzen, gure bizitzen fantasia eta gure bizitzen errealitateaz mintzo da. Taula gainean 6 dantzari eta 8 musikari lanean ikusteko aukera eskainiko digute. Konpainia aurrera doa publikoaren nahiz zenbait kolektibo artistikoen interesa piztuz.
EngadoItsasoko olatuen antzerako joan etorria. Pentsatzen dut horrela hasi ginela topatzen, pixkanaka-pixkanaka eta banan-banan, korronteak eramanda; orduantxe hasi ginen igerian. Gaueko izarrak bagina bezala, elkarri begiratuz. Berehala, konturatu gabe eta kolpe batean, gure bizitz-etan irauli genuen ametsen mapa.
Orduantxe dantza bat ezkutatuta zuen musika sortu zen, historia bakoitzetik koreografia bat... Eszenatokian garen modukoak gara, itxuraz ematen duguna. Eta horregatik denarekin eta ez denarekin jolasten dugu... Azken batean, sorgintzeko modu bat gara, barruan daramagun misterioa deskubritu dezazun kakoa gara.
Sorgindu nahi zaitugu, nota bakoitzarekin, kimu bakoitzarekin... hori guztia lurraren, itsasotik datorren haizearen eta itsasoaren seme-alaba izanik egiten dugu.
Dantza honetan, bizitza den moduko burdin haria gara. Horrela, inspiratuko zaituen, "o engado", sorginkeria, kakoa eta xarma bilakatuko gara.