Ikuskizunarekin gozatzeaz gain ekialdeko kulturaren edertasunarekin gozatzeko aukera izanen dute ikusleek. Batez ere, sabel-dantzarekin. Dantza alai, dotore eta femenino hori ekialde hurbilean eta Afrika iparraldean sortu zen. Dantza mota zaharrenetako bat da eta mendeetan zentzuak seduzitzeko erabili izan da.
Albalá ekialdeko dantza taldea Iruñeko Albalá dantza estudioko dantzariek osatuta dago. Estudio hori ekialdeko dantza eta folklorean espezialdu da. Bere zuzendaria, lanarena bezala, Miren Ripa Alberdi da. Dantzariak musika arabiarrek sortzen duten doinura dantzatuko dute.