MRA Navarrak kopa helburu

Guaixe 2007ko mar. 16a, 00:00
Imanol Arregik 2 baja garrantzitsu ditu (Jose Gomez eta Alexandre) horregatik orain arte gutxi jokatu duten Charlyk, Paulinhok eta Ossorio eta Olasagasti gazteak beraien benetako maila erakusteko aukera paregabea izanen dute. David Gascon, bestalde, bere osasun arazoak gainditu ditu. Irurtzundarrek, gutxienez 2.005ean bezala, final aurrekoetara iristeko gogoz doaz Lugora. Lehen partida irabaziz gero El Pozo eta Lobelle partidako irabazlearekin neurtuko beharko luke MRA Navarrak. Estreinakoz, gazte mailako kopa jokatuko da. Helduen mailan jokatzen diren partida berak jokatuko dituzte talde gazteak. Hori dela eta, MRA Navarrarekin batera Carsal Xota ere Lugon dago. Irurtzundar gazteak, gaur, 10:00etan Polaris World Cartagena taldearekin neurtuko dira.