Etena lehiaketan

Guaixe 2007ko mar. 16a, 00:00
Maila gorenean Mikel Markotegik irabazi egin zuen eta horrek sailkapenaren 6. postura eraman du. Etxarriarrak 3,5 puntu ditu eta liderra 1,5era du. Bestalde, Koldo Floresek eta Cesar Igoak ezin izan zuten haien aurkariekin eta galdu egin zuten. Sailkapenean, puntu banarekin, 31. eta 32. postuetan daude sailkatuta. Hurrengo jardunaldian Mikel, beltzekin, 5. sailkatua den Iñaki Rebolerekin neurtuko da. Cesar, beltzekin ere, 29. sailkatuari, Andres Sempereri, aurre eginen dio. Koldok, berriz, atseden jardunaldia du. Lehen mailaSebastian Insaustik bere partida irabazi zuen eta horrek sailkapenean 8. postuan utzi du, 3,5 punturekin. Hurrengo bi partidak irabaziz gero maila gorenera igotzeko aukera izanen luke arbizuarrak. Aukera hori galdu duena Juan Andres Cerro da. Izan ere, altsasuarrak aurrekoan berdindu egin zuen eta 3 punturekin gelditu da. Ezin izanen du puntuazio minimoa ere eskuratu mailaz igotzeko. Azken aurreko jardunaldian Sebastian 6. sailkatua den Raul Martinezekin neurtuko da, txuriekin. Juan Andres, berriz, beltzekin, 14. sailkatua den Isidro Diazekin lehiatuko da. Bigarren mailaAurrekoan Markel Floresek, beltzekin, berdintzea lortu zuen. Julen Floresek, ordea, galdu egin zuen. Sailkapenean Markel 8. da 3,5 punturekin eta Julen, berriz, 12. 3 punturekin. Hurrengo jardunaldian biek elkarren kontra jokatuko dute. Markel pieza txuriekin ariko da. 5 puntu lortuz gero mailaz igoko dira.