Basajauni omenaldi beroa antolatu diote igandean

Guaixe 2007ko mar. 23a, 00:00
Bertsio ofiziala zalantzan jartzeko arrazoiak"Josu objektu pertsonalik gabe agertu zen, dokumentaziorik gabe eta abriguzko arropa gabe. Bere zapatiletan zegoen lurra eta Punta Mendatakoa desberdina ziren;  lokietan marka batzuk eta eskuetan lesioak zituen; bere ondoan azaldu zen pistolak ez zuen hatz markarik, eta honen kanoiak ez arropa zatirik, ez eta odol edo azal aztarnarik ere; bala ez zuten inondik inora aurkitu..." azaldu zuten, aurreko asteazkenean, Basajaunen omenezko ekitaldiak antolatu dituzten etxarriarrak. Gainera, ETAko militante batek dei baten bidez martxoaren 23tik Josuren egoeraren berri ez zutela esan zuela gogoratu zuten. 1997ko martxoaren 23an Josu Bilbon zegoen, Korrika bertan amaitzen baitzen eta bukaera festa ospatzen zen. "Inor ohartu gabe Josu atxilotu zuten egun horretan, eta forensearen arabera 26ko gauean hil zen. Gorpua 27an aurkitu zuten bi mendizalek. Josu Estatuko indar okupatzaileak atxilotu, torturatu, erail eta Punta Mendatan utzi zuten. Eta gero bertsio ofiziala konpondu zuten suizidioa irudi zedin. Gainera, ondoren gorpuari egin beharreko froga guztiei oztopoak jarri zizkioten egia jakin ez zedin" salatu zuen Etxarriko Ezker Abertzaleak. Horregatik guztiagatik Josu "eraila" izan zela argi dute Etxarriko Ezker Abertzaleko kideek. "Orduan familiak, Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Ezker Abertzaleak esan bezala, Estatu krimena egin zuten. Estatuek behin eta berriro errepresioaren aldeko apustua egin dute Euskal Herriarekin amaitzeko, baina gatazka luzatzea eta sufrimendua areagotzea besterik ez dute lortu. Urteek argi erakutsi dute errepresioa ez dela bidea. Euskal Herrian benetako marko demokratikoa behar dugu, zeinean proiektu politiko guztiak berdintasunean aurkezteko eta defendatzeko aukera egongo den", ondorioztatu zuten, borroka bide bakarra dela gaineratuz. "Horregatik guztiagatik, Josu Zabala Salegi erail zuteneko X. urtemugan, Josu eta gainontzeko borrokalariak omentzeko antolatu diren ekimenetara gonbidatzen ditugu sakandar guztiak" gaineratu zuten. Igandean, Deban eta EtxarrinJosu Zabala Salegi eta gainontzeko borrokalariak omentzeko ekitaldiak atzo hasi ziren, Justo de la Cuevak "Gerra zikina Euskal Herrian" lelopean eskainitako hitzaldiarekin. Baina ekitaldi nagusiak igandean, martxoaren 25ean izanen dira, goiz partean Gipuzkoan eta arratsaldean Etxarri Arantzen. Goizean Itziartik Punta Mendatara martxa antolatu du Debako Ezker Abertzaleak, hain zuzen Etxarriko gaztearen gorpua agertu zeneko tokira. Goizeko 10:00etan abiatuko da ibilaldia, 11:30ean ekitaldia egiteko. Jaitsi eta gero, 14:00etan bazkaria izango da Debako Arranon. Arratsaldean Etxarriko bidea hartuko dute bildutakoek, omenaldi ekitaldi nagusia Etxarri Aranazko Euskal Herriari pilotalekuak hartuko baitu, 19:00etan. Asteartean omenaldia hilerrianOmenaldiarekin bukatzeko, martxoaren 27an, asteartean, hain juxtu Zabalaren gorpua agertu zeneko 10. urtemugan, lore eskaintza eta omenaldia eginen zaio Basajauni Etxarriko hilerrian, 19:30ean.