Espainia Bakar, Handi eta Askeko eskola

Guaixe 2007ko mar. 23a, 00:00
El Florido PensilAntzezlanak heziketa hori "jasan zuten mutil koadrila baten gorabeherak kontatzen ditu. Protagonistei esker, akzioko agerraldiak gertatuko diren freskoa ezagutzen joango da ikuslea: lehenengo eskola eta, ondoren, erregimenaren herri-zinema, gertuko irratia, eliza eta prentsa; azken hori, itxuraz, kalterik egiten ez duten komikiek ordezkatzen dute". Denetariko pertsonaiak azalduko dira eta haien nahasketa ugari izanen dira. Antzezlanean heziketa mota hori bizi izan duten bost aktore helduk egiten dute lan eta haiek jokatzen dituzte paper guztiak. Aktore helduen eta haurren pertsonaien arteko distantziak, zalantzak, ulertezintasunak eta erregimenak ezarritako heziketaren ideologia neurrigabeari haurren logika aplikatuta sortzen den harridura ikaragarria azaltzeko balio du. Osagai horiekin antzezlanaren gaia etorkizunean lasai bizitzeko aukerei buruzkoa da. Garai bateko eskolari egindako errepaso horretan ere orduko soinu banda ere ez da faltako, jakina. ArrakastaAndrés Sopeña Monsalvek idatzi zuen El Florido Pensil lana. Argitaratu eta bi urtera, 1996an, Ttanttakak taularatu egin zuen eta arrakasta handia izan zuen antzezlanak han eta hemen. Eskaintzeari utzi eta mustu zutela 10 urte bete direnean, atzera ere, lana taularatu du Ttanttakak. Eskarmentu handiko 5 antzezlek jokatzen dituzte paperak, besteak beste: Ramon Soroiz, Enrique Diaz de Rada, Paco Obregon edo Patxi Gonzalez. Guztiak Fernando Bernues eta Mireia Gabilondoren esanetara aritzen dira.