Altsasuko taldeak eta Artajones taldeak husna bukatu zuten partida interesgarri batean. Bi taldeek lidergoa lortzeko itxaropenak badituzte ere ezin izan zuten gol bakar bat ere sartu igandean jokatu zuten partidan. Partida indar handikoa eta borrokatua izan zen, jokalariek entrega handiz jokatu zuten. Agerikoa zen partida garrantzitsua zela bi talderentzat goiko postuak jokoan zeudelako. Honenbestez bi taldeek Baztanen atzetik jarraitzen dute. Baztanek lidergoari eusten dio oraindik 31 punturekin, Altsasuk 4. postuan jarraitzen du 25 punturekin, eta Artajones taldeak bigarren postuan jarraitzen du 28 punturekin. Datorren igandean apirilak 22, Altsasuk C.D Castillo de Tiebas-en kontra jokatuko du. Gogoratu behar dugu lehengo itzulian jokatu zen partidan Altsasuk 1 eta 0 irabazi ziola Castillo de Tiebas-i.