Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Imanol Erbiti (Caise d´Epargne) 23 urteko Hiriberriko txirrindulari gaztea 94. postuan geratu zen txapeldunetik 34:33 minutura. Erbitik Paris-Roubaix-en hiru ediziotan parte hartu du. Lehendabizikoa ezin izan zuen bukatu baina honengatik ez zuen amore eman eta urtez urte bere gogortasunagatik "iparraldeko infernua" izenarekin ezagutzen den 259 km-ko lasterketan parte hartzen du. Lan handia egin zuen sakanako txirrindulariak lasterketa gogor honetan helmugaraino ailegatzea zuen erronka nagusia Erbitik, eta ongi lortu zuen, kontuan hartzen bada bere taldekide den Chente Garcia Acosta ezin izan zuela lasterketa amaitu. Aipatzekoa da Imanol Erbiti, bere palmaresak adierazten duen bezala, egun bakarreko lasterketetan sekulako ahalmena erakusten ari dela, gogoratu behar da pasa den asteazkenean ospatu zen Gante-Wevelgem lasterketetan 18. postua lortu zuela.