Nafarroako xake txapelketa

Guaixe 2007ko apirilaren 19a

Maila gorenean Mikel Markotegi, Koldo Flores eta Cesar Razkin ibili ziren, hauen artean onena Mikel Markotegi izan zen 7. postua lortuz 4.5 punturekin, Koldo Floresek 28. postua lortu zuen 2 puntu lortuz, eta azkenik maila goren honetan Cesar Razkinek 29. postua lortu zuen bi punturekin. Aipatzekoa da aurtengo txapelduna Mikel Huerga Leatxe izan zela 7 puntu lortuz. Lehen mailan, bi sakandar genituen, Juan Cerro eta Sebastian Insausti. Azken honek hirugarren postua eskuratu zuen lortutako 5.5 puntuei esker, Juan Cerro sakandarrak ere lan polita egin zuen lehen maila honetan 11. postua lortuz 4 puntu irabazita. Baina Sebastian Insaustik ez bezala ez zuen lortu mailaz igotzea. Insaustik datorren txapelketan maila gorenekoekin lehiatuko da lortutako hirugarren postuari esker. Kategoria honetan Daniel Garzia Mina izan zen txapelduna. Bigarren mailan beste bi sakandar zeuden Mikel Flores Reparaz eta Julen Flores Reparaz. Julen Floresek mailaz igotzea lortu zuen sailkapenean lortutako 6. postuari esker, bere anaia berriz 10. postuan geratu zen 4.5 puntu lortuz. Gutxigatik baina ez zuen lortu mailaz igotzea puntu erdi bat falta izan zitzaion honetarako. Valentin de Esteban izan zen txapelduna kategoria honetan