LIBURUAREN EGUNA

Guaixe 2007ko apirilaren 19a

Liburu azokak antolatzen dira nonahi, ikastetxeetan ere lanketa berezia egiten dute eta liburu dendek ere eskaintza bereziak egiten dituzte egun honen aitzakiarekin.Honen harira, Sakanako 3 liburutegietan jarduera bereziak antolatu dituzte datozen egunetarako. ALTSASUAltsasuko herri liburutegiak eta udaleko kultura sailak hainbat jarduera antolatu dute.Apirilaren 29era bitartean Liburu bat egiten erakusketa izanen da eta bertan liburu bat egiteko prozesua xehetasun guztiekin eta modu erraz batean azalduko da (norbaitek liburua idatzi duenetik hasi eta irakurleen eskuetara ailegatzen den arte). Hormirudiez gainera, hainbat materialetako laginak ere erakutsiko dira: fotolitoak, inpresio-plantxak, inprimatutako pleguak eta abar. Izan ere, bisitariek horiek guztiak esku artean ibiltzeko parada izango dute. Apirilaren 23an, astelehena, 19:00etan, jendearentzat Liburu bat egiten erakusketarako bisita gidatua ere izanen da.Hamabostaldi honetan, liburu eta inprimategiari buruzko dokumentuen erakusketa eta irakur gidak ere ikusgai egonen dira Altsasuko liburutegian bertaratu nahi duenarendako. Liburuak zazpigarren artearekin lotu nahian  ere, zinema eta liburuak uztartuz filme interesgarriak ere izanen dira. Etxeko txikientzat igande honetan, arratsaldeko 17:00etan, Azur eta Asmar filma. Aipatutako liburu hau eskura egongo da liburutegian egun hauetan, aurretik irakurri nahi dutenentzat.Datorren asteburuko Zine Forumean berriz, Coopying Bethoven pelikulak argitaletxeen mundura hurbilduko gaitu. 2007ko liburuaren eguneko jarduerekin  despeditzeko  apirilaren 27an, ostirala, 19:00etan, Inés Bengoaren  eskutik  Ipuinen unean, hitzez hitz saioa izanen da. ETXARRIEtxarri Aranatzen ere, liburuaren nazioarteko egunean, arratsaldeko 17:30ean, ipuinkontalaria izanen dute udal liburutegian. Liburu bat, ipuin bat ikuskizunaz gozatzeko aukera izanen dute Marina Aparicioren eskutik. OLAZTIOlaztiarrek ere liburuaren eguna ospatuko dute astelehenean hasi eta ostiraleko hitzaldiarekin despedituz. Datorren ostiralean, arratsaldeko 17:30ean liburutegian Joxean Ormazabalek hitzaldia eskainiko du 8-10 urte bitarteko neska mutikoentzat. Euskal idazle  honen bisitaldia aprobetxatuz, aste honetan galdera-erantzun lehieketa antolatu du Olaztiko liburutegiak eta parte hartzaile guztiek Joxeanen eskutik sari bereziak jasoko dituzte.