Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
1. mailakoek Etxarri Aranatzen adostu zuten pilotari astintzeko hitzordua, 11ak aldera hasi zen Beloki-Jara eta Landaluze-Ellakuria bikoteen arteko partidua. Partida borrokatua eta emozio handikoa izan zen, azkenean Landaluze eta Ellakuriak osatzen zuten bikoteak garaipena eta finalerako txartela lortu zuen, 30 eta 21eko partzialarekin. 12ak aldera jokatu ziren 1. mailako hurrengo final erdiak, partida honetan Aramendia eta Santos bikoteak Bados-Zornoza bikotearen kontra garaipena eskuratzea lortu zuen 30 eta 15 emaitzarekin. 2.mailako final erdikoak Irurtzunen jokatu ziren apirilaren 14an. Partidak emozioz beterikoak izan ziren, batez ere Matxain-Oderiz bikoteak Felix eta Carlosek osatzen zuten bikotearen kontra ikusteko aukera izan genuena. Markagailua estu, partidaren azken tantuan erabaki zen garaileak zeitzuk izan behar ziren, 29na berdindu baitzuten bi bikoteek. Azkenean Matxain eta Oderizek lortu zuten finalerako pasea. Beste partidan, 17:00etan jokatu zenean, Martiarena eta Belzunzek ez zuten garaipena lortu Beloki eta Beloki bikotearen kontra. Partida interesgarria izan zen hau ere, markagailuak adierazten duen bezala. 1.maila. Etxarri Aranatz. Apirilak 15 11:00 Beloki-Jara_21/Landaluze-Ellakuria 30 12:00 Bados-Zornoza_15/Aramendia-Santos 30 2.maila. Irutzun. Apirilak 14 Abril 16:00 Martirena-Belzunze_25/Beloki-Beloki 30 17:00 Matxain-Orderiz_30/Felix-Carlos 29 Bukatzeko, jakin dugunez, maiatzaren 5ean jokatzekoak ziren 1. mailari eta 2. mailari zegokion finalak, atzeratu egin beharko dira, jokalarien lesioak direla eta. Dena-den hauek dira jokatuko diren partidak: Etxarri Aranazen: 10:00 Martirena-Belzunze/Felis-Carlos 10:45 Beloki-Jara/Bados-Zornoza 11:30 Matxain-Orderiz/Beloki-Beloki 12:15 Landaluze-Ellakuria/Aramendia-Santos