Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iban Larrion ez dela eskalatzaile profesionala besteak bezala. Beraz, esan dezakegu horrelako bia gainditzen Euskal Herriko 1. eskalatzaile amateurra izan daitekeela. Baina ez uste hau izan dela olaztiarraren garaipen bakarra, bere palmaresa zailtasunez beteriko biaz josita dago, adibidez 8c+ zailtasun duen Etxauriko -Kapitalismoaren txerria- , 8c/+ mailako hiru -Araba komandoa- eta -Comando Directo- Apiñanizen, eta -Fuck the Police- Etxaurin, beste lau 8b+ Etxaurin, -Basakeria-, -Tekken-, -Ume gaiztoa-, -Pentsamendu bakarraren izurria-. -Begi punta- biaren garaipena otsailaren 21ean lortu zuen Larrionek, nahiz eta orain arte ez duen aditzera eman, suhiltzaile oposaketak prestatzen ari zen eta. Berak esan duenez eskalada eta suhiltzaile izateko oposaketak biak batera aurrera eramatea erabaki zuen. Goizeko 5:30etan altxatu akademiara joateko eta 15:00 arte egiten zituen ikasketak. Handik atera eta zuzenean adiskideekin eskalatzera joaten zen. Horrela lortu zuen Apiñanizen -Araba komandoa- eta -Comando Directo- 8b/+ zailtasunekoak biak, erronka pertsonal hau gainditzea oso onuragarria izan zen Ibanentzat. Hau dela eta gogoz eta ilusioz beterik pixkanaka zailtasun handiagoa zuten beste biak garaitu zituen -Begi Punta- lortu arte. Garaipen garrantzitsu honetan Ekaitz Maiz bere adiskidearen laguntza azpimarratu du. Esaten duenez, Ekaitzekin batera hasi zen helburu eta obsesio hau jorratzen, harrian bertan saiakerak eta frogak egiten. Egun batean, ikusita ongi zebilela harriari itsesirik, erabaki zuen hurrengo egunean ekinen ziola, presiorik eta lasaitasunez -Begi Punta- biari. Pentsatu eta egin, eguraldiak asko lagundu ez bazion ere garaitu zuen 9a zailtasuna duen bia hau. Lan eta mendi zaletasun ikaragarria dago Iban Larrionen lanaren atzean. Mendiarekin disfrutatzea du helburutzat olaztiarrak, eta nabaritzen zaio harro dagoela egindako lorpenekin. Horregatik garrantzia kentzen saiatzen da eta, bide batez, bere adiskidea, Ekaitz, laguntzen eta animatzen du berak ere -Begi Punta- gaindi zezan. Noraino ailegatuko da eskalatzaile olaztiarra?.