Juan Mari Olias sailkapen nagusian 10.

Guaixe 2007ko apirilaren 19a

Iparraldeko lasterketaren izenaren zergatia, Juan Marik esan digunez, estatuko iparraldeko zenbait probintziak antolatzen duelako da, batez beste, Nafarroa, Aragoi ...Oliasek adierazi duenez, gustura geratu ziren bera eta bere laguntzaileak egindako lanarekin eta 10. postu horrekin. Kontuan hartu behar da beste taldeek duten ahalbide ekonomikoak handiagoak direla, eta kanpoko lasterkarien maila oso ona dela, adibidez supermotardko munduko txapelketan ibiltzen diren lasterkari ugari zeudela. Txapelketako lehengo lasterketa toki desberdinetako partaideak zeuden Olias izanik nafar bakarra. Lasterketa bi txandatan banaturik zegoen, osotara 30 lagun zeudelarik. Lehengo txandan Juan Mari 9. postu eskuratu zuen, bigarren txandan berriz 8. postuan ailegatu zen. Sailkapen nagusian 10.a gelditu zen. Aurtengo denboraldian Juan Mari Ollesek lau txapelketa desberdinetan parte hartuko du, Camp Navarro Txapelketan, Euskal Nafarroako Txapelketan, Ipar Zonaldeko Txapelketan, eta Espainako Txapelketan. Erronka handiena Juan Marirentzat Espainako Txapelketa izanen da, zailtasun gehien duen txapelketa baita, lasterkarien maila oso altua delako eta finalera ailegatzeko klasifikazio latzak gainditu behar direlako.