MRA Navarrak lau final jokatuko ditu.

Guaixe 2007ko apirilaren 19a

Lau partida garrantzitsu hauen lehenengoa DKV Zaragozaren kontra jokatuko du larunbat honetan Nafarroako Pabiloi Unibertsitarioan. Aragiotarrentzat ere partida garrantzitsua izanen da azkeneko postuetatik ihes egin nahi badute. Beste bi finalak sailkapenean beheko postuetan dauden Celta de Vigo eta F.C.Bartzelonaren kontra izanen dira; eta azkeneko finala sailkapenean MRAren pareko dagoen Caja Segoviaren kontra jokatuko du. MRA Navarrak lau partida garrantzitsu hauei aurre egiteko bi baja garrantzizko ditu, Jose Gomez alde batetik eta David Gascon beste aldetik. Atezain burlatarra hilabeteetan min handia jasan ondoren, azkenik kirofano gelatik pasa beharko da pubiseko osteopatiak jota. Hau dela eta Juanito izanen da atezain titularra, eta Iraitz Olasagati izanen da aulkian jokatzeko prest Juanito lesionatzen bada.