Ibai Jimenez altsasuarra Andaluzian lehiatu zen.

Guaixe 2007ko apirilaren 19a

Ibaik puntuaketa proban parte hartu zuen non 100 buelta eman behar zituen. Gero ere talde harrapaketan aritu zen Nafarroa ordezkatzen 3. eta 4. posturako finalerako klasifikazioa eskuratuz. 3, eta 4. posturako finala hurrengo egunean jokatu zen, eztabaidatsua izan zen, denek Nafarroa irabaziko zuela eta 3. postua lortuko zuela espero zutenean epaimaikoek denbora berbera eman zion bai Andaluziari eta bai Nafarroari, eta bide batez 3. postua bi talderen artean banatu beharrean Andaluziakoentzat izan zen. Eztabaidak alde batera utzita oso esperientzia ona izan dela adierazi digu Ibaik kontuan hartuz hasi berriak zirela horrelako txapelketak lehiatzen. Nafarroak medaila bat jaso zuen gizonezkoetan, eta hiru medaila emakumezkoetan.