Final erdirako lehiaketa martxan Zumaian

Guaixe 2007ko apirilaren 19a

Zumaiako Odieta pilota lekuan hasiko da 12:30etan. Bertan, Nazabalek Arria V. garaitzeko lan handia egin beharko du. Bigarrren desafioan 23 urtez azpiko txapelketan David Amilliano altsasuarra Aitzol Atutxaren kontra gogoz borrokatu beharko du garaipena eskuratzeko. Nazabal eta Harria V.aren arteko desafioan Floren Nazabal etxarriarra da faborito nagusia, jakina denez, bera baita aurtengo urrezko aizkoraren nagusi. Bere indarrak neurtzeko aukera ona izanen da Florenentzat, nahiz eta Harria V.arentzat plazan jarritako materiala bere doaietarako aproposa izan. Horrenbestez ez beharren bat gertatzen ez bada espero dezagun egungo txapeldunak garaipena Etxarrira ekartzea. Bi aizkolariek egin beharreko lana 6 erakustaldietan banaturik dago. Lehenengoan 45 ontzako enborra moztu beharko dute, bigarrenez erlojupearen kontra 45 ontzako enborra, hirugarrenez 45 ontzako enborra bertikalean, laugarrenez 60 ontzako enborra bertikalean, bosgarrenez 36 ontzako bi enbor bata bertikalean, eta azkenik 6 enbor bi multzotan banaturik 45 ontzakoak alde batetik eta 54 ontzakoak beste aldetik. David Amilliano, bere adinari dagokion 23 urtez azpiko txapelketan parte hartuko du Atutxa aurkari izanen duelarik. Atutxa, Dimako aizkolaria, Amillianoren kontra lehiatuko dena, aizkolari indartsua da. Hau dela eta, aizkora munduan hain aditua den Zumaia herrian, saio lehiakorra ikusteko aukera izanen da non Atutxaren boterea eta Amillianoren bizitasuna elkarren artean topo eginen duten. Egin beharreko lana, lau mailatan banaturik dago, lehengoan 45 ontzako enborra moztu beharko dute, bigarrenez erlojupearen kontra 45 ontzako enborra, hirugarrenez 36 ontzako enborra bertikalean eta laugarrenez lau enbor, bi 45 ontzakoak eta beste bi 54 ontzakoak.