cross country proba antolatu du Pistones Moto Klubak Irurtzunen.

Guaixe 2007ko apirilaren 19a

Ibilbidea Aurtengo probako berritasunetako bat ibilbidean egindako aldaketa da. 5 kilometro izaten jarraitzen du baina aldaketa izan da. Aurreko edizioetan bezala, Plazaola trena zenaren geltokiak hartuko du irteera eta helmuga. Gidariak mendian barna eskualde-errepidera jaitsi eta tunelak pasako dituzte. Argitasunera itzuli eta gero, ezkerrera jo eta Bi Ahizpetako bat, txikiena, igotzen hasiko dira. Behin gora iritsi ondoren beherakoa egin beharko dute parte hartzaileek eta ur biltegi ondotik pasata Plazaolara itzuliko dira. Proba 17:00etan hasiko da eta 19:00etan bukatu. Irteera tartekatuagoa egiteko gidariak motorretatik 10 metrora egonen dira. Irteerako seinalea entzun eta motorretara korrika joanen dira, motorra martxan jarri eta abiatzeko. Pistones Moto Klubak ikusle asko espero ditu eta haiei segurtasun arauak errespetatzea eskatu die. Horretaz gain, sortzen duten zaborra jasotzea ere eskatu die antolakuntzak ikusleei. Azkenik ohar bat: eskualde-errepidea 16:30etik 19:30era moztuta egonen da. 3 maila Junior mailatik aurreko gidariak motorraren ahalmenaren arabera lehiatzen dira: alde batetik, 2 denboretako 125 cc eta 250 cc-ko motorrak; bestetik, 2 denboretako 125 cc baino gehiagoko motorrak eta, azken mailan, 4 denboratako 250 cc baino gehiagoko motorrak.