Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranatzen maiatzaren 14an, astelehenean, izanen da, azokan. Irurtzunen, berriz, maiatzaren 29an, asteartearekin. Bi herrietan ere kanpainako standa jarriko da. Han hainbat arlori buruzko informazioa jasotzeko aukera izanen da.Esaterako emakumeen pisua, altuera eta gorputzeko masa neurtuko dituzte standean eta jasotako emaitzen gainean aholku pertsonalizatuak emanen dituzte. Izan ere, dietetika eta nutrizioan diplomatutako bi pertsona standean izanen dira, eta haiek elikadurak eta kirolak osasunean duten eraginaz informatuko dituzte hala nahi duten emakume guztiak.Gainera, hitzaldia ere izanen da. Emakumea eta kirola kanpainaren bitartez, emakumeak bi arlotan sentsibilizatu nahi dira: jarduera fisiko jarraituak eta elikadura egoki eta orekatuak duten garrantziaz hain zuzen ere. Estetikaz aparte, ariketa fisikoak eta elikadurak osteoporosia eta loditasuna saihesteko baliagarriak direlako. Etxarri Aranatzen astelehenean, 11:00etan, udaletxeko 2. solairuan hitzaldia izanen da. Irurtzunen, hilaren 29an, izanen dira eta hitzaldia, 12:00etan, jubilatuen elkartean izanen da.