Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Volta ao Sotaventon 3. etaparen garaipena lortu zuen 80 km-ko lasterketan. Etapa horretan Urtasunek ihesaldi onean sartzea lortu zuen azkeneko kilometroetan eta David Blancoren aurretik helmugara ailegatu zen. Azkeneko etapan, igandekoan, Pablo 8.a ailegatu zen eta sailkapen nagusiko 9. tokian gelditu zen. Urtasunendako hurrengo erronkak Gorreiros Sari Handia eta Espainako Iraupen Handiko txapelketa izanen dira.