Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Itzulian kanpotik etorritako taldeek eta profesionalek direnek berezitasun puntu bat eman diote aurtengo itzuliari. Horiek izan dira nagusi itzuli osoan zehar, ongi adieraziz talde profesional eta amateurren artean dagoen aldea. Rural Kutxakoek bere papera bete dute eta haien helburuak lortu dituztela esan daiteke, nafarren artean zein den onena adierazten duen mailot txuria eta bigarren postua lortu dutelako Daniel Sesma eta Mikel Nieve txirrindularien bidez; eta Nafarroako Itzuliaren sorpresa Rural Kutxako Sesma izan delako. Azkeneko etapan, Burlata eta Iruña artekoa, Tom Leezer izan zen lehenengoa. Etaparen sailkapena: 1. Tom Leezer 2:43:2 23. Daniel Sesma db 25. Mikel Nieve db Sailkapen nagusia horrela geratu zen: 1. Maurizio Biondo 19:44:39 6. Daniel Sesma 1:48 9. Mikel Nieve 2:49