Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurtengo jaialdian, Burundako kirol eskolak izanen dira jaialdian parte hartuko dutenak, datorren urteei begira Sakanako beste bi zonalde historikoak (Aranaz eta Arakil) aintzat hartuko dira Sakanako Mankomunitateak antolatzen duen jaialdian.Sakanako kirol zaletasuna bultzatzeko eta Sakanako gazteria kirol baloreetan hezitzeko asmoz antolatuta dagoen jaialdian, larunbateko olinpiada txikia izan zen ekitaldi arrakastatsuena.Zelandin bildutako kirol eskola desberdinetako 25 neska-mutikoek primeran pasatu zuten goiza eskubaloi, saskibaloi eta futbolean haien trebezia erakusten. Kirol eskola desberdinak bildu ziren, haien arteko harremanak handitzeko: irristaketa, pilota, taekwondo, txirrindularitza ... . Ume guztiak gustura aritu ziren kirol guztietan, nahiz eta batzuek oso gutxitan ibili diren kirol horietan edo inoiz ere ez.Astelehenean egitarauarekin jarraituz, 30 gazte inguru bildu ziren kirol egokitua gertutik ezagutzeko. Zelandiraino hurbildu zirenak pertsona minusbaliatuen azalean jarri ziren. 30 ume begiak estalirik aritu ziren zelai-errean jolasten; ondoren, haurrak taldetan banaturik, baloia atzetik ez sartzera jolastu zuten beti ere begiak estalirik, beste talde batean "carabinbonban" jolasera, aulki gurpildunekin, eta azkenik saskibaloian jolastu ziren. Jolas guztiak antolatzeko eta bideratzeko Zuzenak Gasteizko taldea etorri zen. Haien ustez, ekintza hauen helburua da erakustea minusbaliatuek, besteek bezain ongi pasa dezaketela horrelako ekintzak egiten eta eguneroko bizitzan.Asteazkenean, birziklapen tailerra izan zen Burunda pilotalekuan 17:00etan. Gaztetxoek birziklatzen eta haien kirol tresnak egiten ikasiko zuten, material birziklatua erabiliz. Horretarako haurrek etxetik kutxak, plastikozko botilak, yogur poteak eraman zituzten. Ostiralean ere Gure Etxean, 17:00etan, elikadurari buruzko tailerra izanen da. Egun berean Gure Etxean egungo kirol eskolen argazki erakusketa izanen da 10era arte.