Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarriko Euskal Erriari pilota lekuan. Tanto nahasiak eta biziak ikusi ziren partida desberdinetan. Haur mailako partidan, Jaka eta Lasa bikoteak aurkariak baino gehiago zela erakutsi zuten. Kadete mailako lau terdiko partida, Ezkurdiak eta Mendinuetak jokatutakoa, oso erakargarria izan zen markagailuan tarte estua zegoelako eta bien arteko tanto biziak ikusteko aukera izan zelako. Promes mailako norgehiagokan Salaberria eta Otxandorenak arazorik gabe irabaztea lortu zuten, eta Otxandorenak erakustaldia eskaini zuen partidan jaun eta jabe izan baitzen. Datorren jardunaldiari begira, partida lehiatuak aurreikusten dira, batez ere Iturrioz eta Beroiz bikote sakandarrak, Yoldi eta Etxeberriaren kontra jokatu beharko dutena.Larunbatean jokatutako partidak:Haur mailan:Jaka-Lasa 18/Zelaia-Larraya 3Kadete mailan, lau terdian:Ezkurdia 17 Mendinueta 18Promesen mailan:Salaberria-Otxandorena 22 Jauregi-Maestrosalas 11Datorren jardunaldia, Ekainaren 8an, ostirala, 22:00etan:Haur mailan: Idoate-Gabirondo/Ijurra-UrangaKadete mailan, lau terdian:Arrieta/ArzellusPromesa mailan:Iturrioz-Beroiz/Yoldi-Etxeberria