Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zorigaiztoko erorketa haren ondorioz, apirilaren 14an izan zituen hausturak zirela-eta ebakuntza egin zioten. Ondoren ez du denbora alferrik galdu: maiatzaren 1ean hasi zen entrenatzen eta ekainaren 1an Laudioko lasterketan berrazaldu zen. Indar-berrituta agertu arren (140 km ihes egin zuen) ez zuen lortu lasterketa bukatzea baina bide zuzenetik zihoala erakutsi zuen.Maletak prest ditu larunbatean Dauphiné Liberé lasterketara joateko. Frantzian jokatzen den lasterketak bere indarrak nola dauden neurtzeko balioko du, Tourrera begira sasoian ailegatuko den ala ez jakiteko . Gogoz beterik dago txirrindulari altsasuarra eta bere itxaropenak Tourrera joateko aukeran ezarri ditu. Bere esanetan, txirrindula gosez dago, Tourrera joateko irrikan dago baina Dauphiné Liberén ikusiko da bere gorputzak ze neurri ematen duen.