Bidart-Donibane

Guaixe 2007ko ekainaren 7a

Aurten Bidart Donibane herriak batzen duen zeharkaldia egiteko aukera egonen da. Zailtasun eskaseko ibilaldia da, familia giroan egiteko ezin hobea. Luzera ere ez da handiegia izanen, 12 km besterik ez direlako egiten. 100 metroko desnibela duen ibilbide honek hondartzan lasai etzanda egoteko aukera ere izanen du, beraz nahi duenak hondartzara joateko beharrezkoak direnak eraman ditzake. Bazkaria ere, etxetik prestatuta eramatea gomendatzen da. Izena emateko azken eguna, garagarrilaren 5ean izanen da. Interesatuek izena emateko telefono hauetara hots egin dezakete: Sakanako Mankomunitatea (948-464866), Andra Mari Ikastola (948-460286) edo Iñigo Aritza Ikastola (948-562951). Ordaindu beharreko diru kopurua 5,15 euro helduendako eta 3,10 txikiendako. Autobusa 8:30etan Olaztitik aterako da.