Piropo, ipuin eta erantzun zuzenak sarituak

Guaixe 2007ko ekainaren 6a

IpuinakEuskara ikasten ari diren euskaltegietako ikasleei zuzendutako III. ipuin lehiaketa  asmo bikoitzarekin antolatu du Kimak: euskalduntzen ari diren pertsonei ikasitakoa erakusteko bide bat eskaintzeko eta, bide batez, ikasitakoa klasetik kanpo ere erakusteko. Aurten 39 egileren 8 lan aurkeztu ziren. Arkatz liburu-dendan 100 euroko txartela gastatzeko Ezkurra batengatik ipuina idatzi duten Ane Lakalle; Itziar Abentin, Xabier Goñi, Belen Valencia eta Lidia Martinez AEKko ikasleek jaso zuten. Haiendako saririk ez bazegoen ere, epaimahaiak ebatzi zuen Ideia on bat izenburuko ipuina bigarrena gelditu zela eta Zergatik ez? izenburukoa hirugarrena. Parte-hartzaile guztiei Kimak liburu bana oparitu zien.Kimaren ipuin lehiaketako epaimahaiak lan irabazleari buruz esan zuen "kontuan hartu beharreko faktore guztiak hobekien uztartu dituena" zela. Horrekin batera, gehitu zuen "adibide polita da, erakusten duena oinarri sinple batetik abiatuta istorio bat kontatu eta borobildu daitekeela eta gainera Altsasurako adierazgarria den zerbait -plazako arbola- protagonista bihurtuz eta gaurkotasuneko gaiei -turismoa, adibidez- tokia eginez. Aipagarria da bigarren eta hirugarren ipuinetan ere bide hori jorratu dutela". PiropoakAltsasuko euskara taldeak hizkuntzaren "alde sortzaile eta ludikoa" bulkatu asmoz, piropo lehiaketa antolatu du bigarren urtez. Kimak adierazi duenez 145 bat pertsonaren 200 bat piropo jaso dituzte. Lehiaketako epaimahaiaren iritziz Natxo Llamas Perezek aurkeztu duen piropoak merezi zuen Koxkobilo liburu-dendan gastatzeko 60 euroko balea. Piropo saritua hau da: Gustatzen zait mamia, nahiago dut suflea baina zu zara gehien gustatzen zaidan postrea.Kima euskara taldeak jendearen saria banatu nahi du orain. Jasotako piropoak bere web-orrian jarri ditu eta web-eko harremanetarako atalaren bidez bisitariek bere gogokoenaren alde botoa emateko aukera izanen dute hilaren 15era arte. Boto gehien jasotzen dituen piropoaren egileari Kimak saria emanen dio, eta boza eman duten guztien artean beste sari bat zozketatuko du. BatixabiIkasturteko azken jokaldiko sariak banatu zituen Kimak larunbatean. 100 parte-hartzaileen artean erantzun zuzen gehien eman zituena AEKko ikasle bat izan zen. Berak eskuratu zuen MP4a. Erantzun originalena eman zuena ere AEKko ikasle bat izan zen, eta horrek Entzun musika aldizkariak argitaratutako euskal taldeen bideoklip bilduma jasotzea ekarri dio. Toreroen zaina erantzuna eman zuen aztalzainen pareko eta horrek eman dio sariaKimak jakitera eman zuenez, ikasturtean zehar egindako 6 jokaldietan 814 parte-hartzaile izan dira. Haien artean Gaztezulo eta Entzun! (www.entzun.com) aldizkarien bina harpidetza zozketatu zituzten eta ikastetxeetan eta Iortia kultur gunean txartelak erantzun dituzten pertsonek eskuratu dituzte. Ipuinak, piropoak eta batixabiko erantzunak www.altsasuneuskaraz.com web orrian ikus daitezke. batixabi, euskarazko hitz eta esapideen kinielako 13. jokaldia: Burundako hitzak:1. Zer esan nahi dute hankazpi hitzak?Oinzola. Oinazpi2. Zer esan nahi du aztalzain hitzak?Akiles tendoia. Aztaletik pasatzen den zaina. Euskaratu esamoldea3. Nola esanen zenuke euskaraz: tierra tragameHau lotsa!Lurrak irentsiko ahal nau!Desagertu nahiko nuke ti-ta batean. 4. Nola esanen zenuke euskaraz: chorradaPitokeriaXinplekeriaTontokeriaEulikakaErgelkeriaIrainak5. Biboterre esaten dizutenean, zer ari zaizkizu esaten?Fidagarria ez dena.6. Triperre esaten dizutenean, zer ari zaizkizu esaten?Ezerrekin konformatzen ez dena.Onomatopeiak7. Glask entzun duzu. Zer adierazten du?Desisatsi. 8. Zer adierazten du zapa-k?EstutuZapaldu.Nola esan...9. Gauzak gaizki egiten dituena, nola esan hori?  Moldagaitz.Gaizkilari.Baldarra.Traketsa.10. Nazkatuta egon, nola esan hori?  Iguinduik no!Aburrittuik no!Kokoteraino egonPotrotaraino egonHokatuta egon