1996 eta 1997 urteetan Altsasuko lotura gunea egiterakoan Ferrovial-Agroman enpresak baimena eskatu zion Olatzagutiako Udalari zabortegia erabiltzeko. Erabilera horregatik Olatzagutiako Udalak 3 faktura bidali zizkion enpresari, 114 bat milioi pezetakoak. Ferrovial-Agroman enpresa ez zegoen faktura horien zenbatekoarekin ados eta epaitegietan hainbat helegite aurkeztu zituen, baita galdu ere. Olatzagutiako Udalak (EHk zuen alkatetza) enpresari ordaintzeko eskatu zion. Aldeek negoziazioak hasi zituzten eta akordio transakzional baten bidez itxi zen gaia. 126 milioi pezeta jaso zituen udalak enpresaren eskutik, zabortegia erabiltzeagatik eta sortutako interesengatik.CIOko zinegotziek, oposizioan orduan, akordio transazionalari helegitea aurkeztu zioten. Haien ustez, udalak, konbenioa eta interesen bidez, 43 milioi pezeta gehiago jaso beharko lituzke. Hainbat epaik arrazoia eman diete baina haiei jarritako helegiteak direla eta gaur arte luzatu da auzia.Funtzioetan alkate den Blanca Arzak adierazi digunez "epaitegiek arrazoia eman digute. Udalak jaso beharreko dirua jaso du. Ezker Abertzaleak jakingo du zergatik barkatu zion enpresari eta zergatik sinatu zuen akordio hura. Guk herriaren alde lan egin dugula argi gelditu da".