Tempo di martxa! Irurtzunen

Guaixe 2007ko ekainaren 7a

Ekimen horien artean dago Tempo di martxa! autobus forma duen musika gela ibiltaria. Ilbeltzaz geroztik hara eta hona ibili da autobusa. Aste honetan Nafarroan izan da. Sakanatik ere pasa zen astelehen goizean eta Irurtzunen, Atakondoa ikastetxean geldialdia egin zuen.Tempo di martxa! autobusera igo ziren ikasleak era ludiko eta entretenigarrian musika sinfonikoaren doinuen munduan sartzeko aukera izan zuten, horretarako propio sorturiko programa interaktiboa baitu. Ekimen horren bidez lortu nahi da unibertso sinfonikoa eta orokorrean musika klasiko eta garaikidearen berri ematea, euskal konpositore eta interpreteei arreta berezia jarriz, eta bestetik Orkestraren errealitatea eta bere aktibitatea hurbiltzea eta zabaltzea