Agur Trinitatea

Guaixe 2007ko ekainaren 7a

Trinitatearen ospakizunak zirela eta makina bat jende igo zen Ergara. Beste batzuek, nahiago izan zuten herrian gelditu, larunbateko parrandak ez zielako horretarako gorputzik utzi. Giro ederrean joan ziren festa "txikiak". Pikuxarrek ere bere laugarren urteurrena ospatu zuen.