Urdiainen jokatuko da VI. haur triatloia

Guaixe 2007ko ekainaren 28a

Igeriketa probak Urdiaingo igerilekuetan eginen dira eta txirrindula eta korrika probak igerileku ondoko paraje ederretan. Aurreko edizioetan ez bezala, oraingoan triatloilariek ez dute derrigor mendiko bizikletarekin lehiatu behar ibilbidea asfalto gainekoa baita. Dena den, kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa izanen da. Bestalde, iaz nobedade izanik, aurten ere guraso eta monitoreek parte hartu ahal izango dute.Sakanako Mankomunitateak, Aitziber Elkartearen eta Nafarroako Triatloi Federazioaren laguntzarekin, antolatutako ekintza honetarako izen-emate epea jada zabalik dago. Federatuak diren haurrek garilaren 12a baino lehen egin beharko dute Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan izen-ematea (948 464866 edo kirolak@sakana-mank.com). Gainontzekoek egunean bertan eman dezakete izena. Informazio gehiagorako aipatutako Kirol Zerbitzura jo daiteke. Iaz, aipatu bezala, Altsasuko igerilekuetan jokatu zen Sakanako haur triatloia eta 7 eta 16 urte arteko 80 triatletek parte hartu zuten. Sakandarrez gain, Azkoien, Beasain, Eibar, Iruñea, Lizarra, Tutera eta beste zenbait tokitako parte hartzea izan zen eta eguraldia lagun giro ederra ere bai.Probaren distantziak eta kategoriakKategoria              Jaiotze data    DistantziakAurrebenjaminak   99-2000...        10:30          25m igeri            1km txirrindu         400m korrikaBenjaminak            97-98                10:50          50m igeri           1 km txirrindu         400m korrikaAlebinak                  95-96                 11:10         75m igeri        1.5 km txirrindu         800m korrikaHaurrak                   93-94                 11:30       100m igeri        4.5km txirrindu       1600m korrikaKadeteak                91-92                 12:00        200m igeri        7.5km txirrindu       2400m korrikaJunior                      89-90                 12:30        250m igeri        7.5km txirrindu       2400m korrikaGuraso eta monitoreak    12:30    250m igeri    7.5km txirrindu    2400m korrika