Oraindik ere bada aukera irakurri, gozatu eta oparitzeko

Guaixe 2007ko ekainaren 28a

Garilaren 21era arte, beraz, martxan izanen da opor garaiko egunetan ere euskaraz irakurtzeko atsegina izan dezaten sakandarrek. Izan ere, Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa Sakanako talde euskaltzaleek irakurtzeko zaletasuna bultzatu nahi baitute.  FuntzionamenduaEgitasmorako propio prestatutako 100 liburu apalategi berezitu batean daude Irurtzun eta Altsasuko liburutegietan. Haietako 90en aukeraketa Patxi Zubizarretak egin du eta gainontzekoak ibarreko taldeek. 100 liburu horiek, adin taldeei, genero literarioari eta beste hainbat faktoreri erreparatuz osatu da. 100 liburu horietako bat aukeratu, maileguan hartu eta irakurtzeko eraman.Liburua itzulitakoan, hari buruzko iritzia eman fitxa sinple batean. Liburua eta fitxa eman ondoren irakurleak liburu hori herriko liburu-denda batean erosteko % 25eko deskontu txartela jasoko du. Liburua beste pertsona bati oparitu behar zaio.Liburua erosterakoan talde antolatzaileetako kide dela esanez gero % 25eko beste deskontu bat lortuko du erosketan. Liburua prezio erdian eros daiteke.Liburua erosi ondoren oparitu nahi den lagunaren helbidea idatzi behar da. Nahi izanez gero, baita ohar bat ere. Liburua dendan utziEuskara taldeetako kideek zure lagunari eramanen diote oparia. Informazio gehiago nahi duenak www.topagunea.org/irakurri helbidean du.