Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Salmenta Industrialdearen urbanizazio gastua estaltzeko Arbizuko Udalak Nafarroako Gobernuaren Industria Departamentuaren % 20ko diru laguntza du. Gainontzekoa lur salmentatik lortutako diruarekin estali nahi du udalak. Urbanizatutako partzelen prezioa metro karratuko 100 euro izanen dela aurreratu du Arbizuko Udalak bere urtekarian. Udal agintarien asmoa herriarendako interesgarriak diren enpresak erakartzea da, horretarako enpresa interesatuei zenbait dokumentu eskatuko dizkio udalak eta horien azterketaren ondoren hartuko du erabakia. Baiezkoa izanez gero ezartzen diren enpresak baldintza batzuk bete beharko dituzte: eraikina 3 urteren buruan jasoa izatea, partzela industria jarduerarako erabiltzea, alokatzeko debekua eta 10 urtetan udalaren baimenik gabe lur-saila saltzeko edo zatitzeko debekua. SarbideakNafarroako Gobernuak Utzubar industrialdea handitzeko baimena eman zuenean sarbideak hobetzeko baldintza jarri zuen, kamioien sarrera-irteerak errazteko. Eskaera horri jarraituz, hegoaldeko sarrerako errepidea 5 metrotik 9ko zabalera izatera pasako da eta bi errotonda edo biribil eginen dira. Arbizu eta Etxarri lotzen dituen errepidean, berriz, industrialdera sartu nahi duten ibilgailuek erdian gelditu ahal izateko 3. lerroa eginen da. Horrekin batera, ateratzen direnak abiadura hartzeko lerroa ere eginen da.