Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Errepresaliatuen senideak biltzen dituen erakundeak salatu zuen "gurean errepresioak ez du ez oporrik ez etenik izan; hor dauzkate oraindik, bahiturik, gaixotasun larriak dituztenak eta espetxe zigorra oso-osorik bete dituztenak ere". Espainiako eta Frantziako espetxe politikak "mina, samina, zauriak eta hilak sortzen" dituela salatu zuten hainbat herritarrek. Sakanari dagokionez, jakin dugunez, 15 pertsona bildu ziren Irurtzunen, 60 Etxarri Aranatzen eta 42 Altsasun.