Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Harri jasotze eskola Sakanan edo inguruan bizi eta harri jasotzean aritu edo hasi nahi dutenei dago zuzendua, 16 urtetik goragoko interesatuei beti ere. Kirolariek Irurtzungo kiroldegian jasoko dituzte klaseak, urriaren 31an hasi eta maiatzaren 28ra bitartean, asteazkenetan 18:30etik 19:30era. Klaseetara joateko derrigorrezkoa izanen da. Mikel Lasarte izango da begiralea. Izena emateaIzena emate epea zabalik izanen da urriaren 29ra arte. Horretarako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura hots egin behar da 948 464 866 edo 948 464 853 fax zenbakiaz nahiz kirolak@sakana-mank helbideaz baliatu. Ikasturte osoagatik 40 euroko kuota ordaindu beharko da. Klaseak euskaraz emango dira, baina baten batek ez badaki gaztelaniaz eginen zaio.