Ziordian eta eskura

Guaixe 2007ko urriaren 8a

Lasa HarategiaZiordia iparraldean egin den urbanizazio berrian dago, Errekalde karrikaren 18an, Patxik zabaldu berri duen harategia. Sektorean eskarmentu ederra du, 7 urte aritu izan baita Iruñeko supermerkatu kate batean harakin. Patxik haragia saltzeaz gain, elikagaiak, edariak, fruta eta barazkiak, ogia, izoztutako produktuak, esnekiak eta haien eratorriak saltzen ditu, garbiketarako eta bestelako produktuekin batera. Guztia 45 metro karratutan. Informazio turistiko pixka bat ere jaso dezake hara joaten denak, zenbait eskuorri baitaude. Patxi bera, dakien neurrian ere, argibideak emateko prest azaldu zen. Patxik aitortu duenez "pozik" dago izan duen hasierarekin, "pixkanaka gora egin duela" gehitu zuen. Denda zabaltzeko arrazoiez galdetuta Patxik esan zuen herrian halako zerbait "beharrezko" jotzen zuela, "produktu freskoak ahalik eta gertuen izatea hobe da, eta Ziordian ez zegoen halako zerbitzurik". Astelehenetik larunbatera, 09:30etik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara, du zabalik harategia, eta lanean bera badago ere, familiak eta bikoteak, Irantzu Larrazak, laguntze zutela esan zuen. EkintzaileaPatxik bere harategia martxan jartzeko CEIN erakundearen laguntza jaso du, Comercios a mano sarea haiek garatzen duten lanada merkataritza eredu bat baita. CEINek Patxiri bere ideia aurrera eramaten lagundu dio. Hala, bideragarritasun ikerketa egin dio, hornitzaileekin harremanetan jarri dute eta, horrekin batera, lokalaren diseinuan, planifikazioan, produktuen aukeraketan, merchandising eta kudeaketa komertzialean aholkatu du.Comercios a manoNafarroako Gobernuak CEINen bidez martxan jarritako programa da eta bere helburua da potentzial turistikoa duten landa eremuko herrietako dendak ez ixtea, baita denda berriak sortzeko aukera ematea eta, bide batez, lanpostuak. Nafarroan barnako hainbat denden sortzen dute Comercios a mano sarea. Ziordiko Lasa Harategia da sarean dagoen denda sakandar bakarra. Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, sareko denda gehienek Merkaturatzerako Kapital Funtseko finantzazioa lortu dute CEINen bidez. Hala, enpresa planarekin bakarrik, bestelako berme edo abalik gabe, interesik gabeko 18.000 euroko mailegua jaso dute ekintzaileek aurrera egiteko. Jose Maria Roigek ostiraleko mustutze ekitaldian esan zuen diru laguntzak egon badaudela, baina garrantzitsuena haiek baliatuko dituzten ekintzaileak egotea dela.