Hautetsiek AHT "egitasmoaren inposaketa albo batera uzteko deia" egin dute

Guaixe 2007ko urriaren 9a

AdierazpenaBatzarraren ondoren bildutakoek adierazpen publikoa egin zuten. Bildutakoek AHT egitasmoaren "aurkako jarrera" agertu zuten. Horretarako zenbait arrazoi eman zituzten. Batetik, "ez dagoelako Euskal Herriaren ikuspegitik pentsatuta eta ondorioz ez duelako gure lurraldea batere kohesionatu eta egituratzen". Egitasmoak izanen lituzkeen inpaktu ekologikoa eta gizartean, lurralde egituran eta ekonomian izanen lukeen eragin "bortitza" gogorarazi zuten. Egitasmoak "urte askotako aurrekontuak baldintzatuko" dituela ere salatu zuten. Inpaktu guztiak "gaur egun eta etorkizunean" nozituko direla adierazi zuten bildutakoek. Egitasmoa aurrera eramaterakoak udal eta kontzejuak kontuan hartuak ez direla izan ere salatu zuten. Elorrion bildutako hautetsiek administrazio sustatzaileei egitasmoaren "inposaketa" bertan behera utzi eta "proiektuaren inguruko eztabaidetan eta erabakietan jendartearen parte hartzea ahalbidetzeko prozesua" martxan jartzea eskatu zuten. Beraiek, bestalde, AHT egitasmoa "gelditu eta aipatu eztabaida eta erabakitze prozesua bultzatzeko ahalegin guztiak egingo" dituztela adierazi zuten.