Anbulantzietako bat Nafarroako Gobernuko dirulaguntzarekin eskuratu du Sakanako DYA-k. Ibilgailua Fiat Ducatto markaduna da eta 29/1997 Dekretu Foralak derrigortzen dituen mediku ekipamendu denak dauzka. Horretaz gain, desfibriladoreak ere baditu, aipatutako dekretu foralak derrigortzen ez dituenak. Anbulantziak 90.000 euro inguruko kostua dauka eta horietatik Nafarroako Gobernuak 60.000 euro gutxi gorabehera ordaindu ditu Nafarroako Larrialdietarako Agentziaren bitartez. Ibilgailu berriaren gainontzeko finantzaketa DYA-ren esku geratu da. Bigarren anbulantzia Sakanako DYA-k ibarrako ibarreko enpresa batek egin duen dohaintzari esker eskuratu du. DYA-ko kideek adierazi dutenez "ibilgailua guztiz ekipatua dago, azken berrikuntzak guztiak dauzka". Bi anbulantzien kolorea ere aldatu egin da, Europako araudi berriak eskatzen duelako hori biziagoak dira ibilgailuak. Horretaz gain, biak medikalizagarriak dira.Egun 30 boluntario inguruk dihardute lanean Sakanako DYA-n eta "izugarri pozik" hartu dituzte 2 ibilgailuak, "bat bateabat-bateann halako 2 ibilgailu eskuratzea sinesgaitza da" gehitu dute DYA-n dabiltzan boluntarioek. Jakinarazi dutenez "2 anbulantziak jada mustuak daude" eta hurrengo zerbitzua Altsasuko ferietarako izanen da, ondoren San Silbestreak. Anbulantzia zaharraBi anbulantziak DYA-k Altsasun duen egoitzan daude, baina bada hirugarren bat ere, orain arte lanean zebilena, hain zuzen. Ibilgailua denborarekin iraungi egin da eta etorkizunean argiztapen, erreskate, garbitasun eta seinaleztatze funtzioetarako baino ez da erabiliko. Denboraren poderioz eta ekarpen berriei esker anbulantzia zaharkitua bigarren maila batera pasako da eta aurrerantzean laguntza funtziotarako erabiliko da soilik.