Konzezio baseliza zaharberritzeko lehen pausuak

Guaixe 2007ko urriaren 10a

Bidea egitenBerandu baino lehen neurriren bat hartu beharra zegoela pentsatzen zuten egoeraren jakitun ziren hainbat. Pello Etxabarrik kezka haiek jaso zituen eta agorrilaren akabera aldera Konzezio baselizaren egoerarekin kezka zuten 4 pertsona bildu ziren eta Konzezio baselizaren lagunak izena hartu zuten. Haien asmoa heldu den urtean ermita zaharberritzea da. Taldean parte hartu nahi duenak ateak zabalik dauzka. Kontratista eta arkitektoekin hitz egiten hasi berriak direnez, oraindik ez dute ez egitasmo finkorik, ezta aurrekonturik ere. Itxura ematen ari dira. Baseliza zaharberritzeak diru gastu bat izanen duela jakitun, Konzezio baselizaren lagunak 3 kontu korronte zabaldu ditu Etxarrin: Nafarroako Kutxan (2045 0162 01 9149848118), Euskadiko Kutxan (3035 0116 97 1161033281) eta Banco de Vasconian (0095 4643 61 0700138144). Horrekin batera, Nafarroako Kutxako zeuk aukeratzen duzu: zeuk erabakitzen duzu leloko kanpainaren barruan Konzezio ermita zaharberritzeko proiektua aurkeztu dute, 13.391. hain zuzen.  Bestalde, Konzezio baselizaren lagunak elkartea Etxarri Aranazko Udalarekin harremanetan jarri da, proiektua elkarrekin ateratzeko asmoz. KonzezioEtxarri Aranaztik 2 km hegoaldera, Artola dermioan dago Sortzez Garbiari eskainitako ermita. Konzezio ermita gaztelaniazko izenetik, Purisima Concepción, hartua du. Auñamendi Entziklopedian jaso denez, XII. mendean eraiki zen, estilo erromaniko berantiarrean. Baselizak bi zatitan banatutako nabe bakarreko planta erromanikoa du eta absidea erdizirkularra du. Hiruki itxurako hargin markak ditu absideak. Beste aldean XVIII. mendean egin zen egurrezko korua du. Iturri beraren arabera, garai berekoa da baselizaren barruko aldean egindako erreforma handia. Ermitak XVII. mende erdialdeko erretaula du. Han Sortzez Garbiaren irudia dago. Egurrezko elizataria du.Rafael Carasatorrek Barranca-Burunda liburu ederrean dioenez, hormetan harburu erromanikoa eta oinarria falta zuen Maltako gurutzea zuen hilarria zeuden. Ikertzaile etxarriarrarendako berrerabilitako materialak lirateke. Liburu berean Rafaelek dio bobedako parpain-arkuen dekorazioa berdina dela eta dekorazio bera ur bedeinkatuko ontzi, kutxa, altzari eta hilarritan dagoela.Kontzezioko baseliza Artola herri hustuko eliza izan zen. Bere biztanleak Etxarri Aranatzera bidali zituzten, herri gune indartsua sortzeko. Rafaelek dioenez, eraikinaren inguruan erdi aroko hilerria dago eta hegoaldeko soroetan garai bateko etxebizitzen aztarnak omen daude. Ermitas de Navarra liburuan jasotzen denez, 1797ko agorrilean Igual de Soriak Etxarriko ermitak bisitatu zituen eta Konzezioko basilikan egiten ari ziren lanak jarraitzeko agindu zuen.