Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
AntzezlanaErnesto Caballerork idatzitako lana Squash eta Irurtzunen antzezlanaren azken bertsioan oinarritutako muntaia eskainiko du Imaginate.ata Teatrok. 80ko hamarkadan, Madrilgo mobidan kokatuta dago. Behe mailako hiru pertsonaia dira komedia ero horretako protagonistak: prostituta bat, behe mailako etxekoandre bat eta "ustezko exekutibo" bat. Bi emakumeak squash pista batean eskaintzen duten lanpostu bat lortu nahi dute. Bertanelkartuko dira biak eta hainbat probari egin beharko diote aurre lanpostua lortzeko. Eladiori arbitro-lanak egitea egokitu zaio bukaeran pertsonaia guztiendako ezustekoa dakarren partidan. Antzezlana dibertigarria eta erakargarria da eta gizarte zama garrantzitsua du. TaldeaSquash antzezlana Miguel Munarrizek zuzentzen du. Haren esanetara Marta Juániz, Leire Ruiz eta Imanol Espinazo aktoreak ari dira lanean. Imaginate.ata Teatro konpainia nafarraren bigarren ekoizpena da Irurtzungo kultur etxean antzeztuko dena. Aurreneko lanarekin, En el quinto cielo, Iruñeko Udalaren Bertako Antzerkia lehiaketan 2. saria eskuratu zuten.