Lagun Artea puntu bakarrarekin konformatu behar

Guaixe 2007ko urr. 15a, 00:00
Lagun Arteak San Kristobalen aurka etxean jokatu zuen eta, Bakaikoaren golari esker, 1 eta 1eko markagailuarekin amaitu zen neurketa. Partida txarra izan zen eta berdinketa zilegi izan zen. Asteburukoaren ostean, talde lakuntzarra 7 punturekin 11.a da sailkapen orokorrean. 7. jardunaldian, igandean, Lagun Artea jaitsiera postutan dagoen Pamplonarekin neurtu beharko da etxetik kanpo.