20.086 sakandar gara

Guaixe 2008ko urtarrilaren 8a

Estatistika erakundearen datuen arabera iazko ilbeltzaren batean Sakanan 20.086 pertsona bizi ginen. Aurreko urtean baino 58 gehiago (32 emakume gehiago eta 26 gizon). Aurreko urteetan bezala ibarreko errolda handitu egin da, % 0,28 zehazki. Herriz herriko errepasoa eginez gero, populazioan gora egin dutenak honakoak izan dira: Lakuntza (27), Altsasu (26), Arakil (25), Etxarri Aranatz (16), Arbizu (15), Irurtzun (8), Bakaiku (1) eta Iturmendi (1). Populazioa, berriz, beste herri hauetan jaitsi zen: Olatzagutia (23), Ziordia (22), Ergoiena (11), Arruazu (3), Irañeta (1) eta Uharte Arakil (1). Urdiainek lehengo populazio kopuru bera mantendu du.