Egurra lapurtzeagatik atxilotuta

Guaixe 2008ko urtarrilaren 10a

Horretan ari zirela, norbaitek Leitzako egur enpresa batera hots egin zuen egurra lapurtzen ari zirela esanez. Enpresa horrek Etxarri Aranatzen oihan aprobetxamendua atera zuen eta Lizarrustiko bidean dagoen harrobian pilatua zuen egurra, garraiatzeko prest. Leitzako enpresako arduraduna istripua izan zen tokira agertu eta haien egurra zela baieztatu ahal izan zuen. Jazotakoaren berri foruzainei eman eta kamioi gidaria atxilotu egin zuten. Lapurtutako egurra papera erabiltzeko erabiliko da eta 2.000 euro inguruko balioa zuen. Atxilotutakoa 37 urteko azkoitiarra da. Foruzaingoak jakitera eman duenez gizon horrek hainbatetan egin izan ditu halako lapurretak eta horregatik aurrekariak ditu.