Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zorioneko altsasuarra eta bere familia abenduaren 28an elkartearen furgoneta batean dendaz denda ibili zen eta bi ordutan gastatu zuen saria. Hona egin zuen erosketa: ordenagailua, musika katea, 2 telefono (Ramos elektrizitatea), 2 praka pare (Larka, gizona), eguzkitako 3 betaurreko pare (Optica Navarra), ikuzgailua (Tximista), jaio berri batendako mahai-tresnak (Relojeria Joyeria Norte), atorra (Mari Carmen), berokia eta poltsa (Maria Luisa, emakumea), plantxa bat (Ferreteria taldea), familiarekin festak ospatzeko adina haragi (Aldasoro harategia) eta kamiseta eta poltsa (Larka, emakumea). Horretaz gain, Altsasuko Dendarien Elkarteak Donostiako talasoterapia batean bi pertsonarendako bina txartel zozketatu zituen. Sarituak izan ziren: Ira eta Peio, Teresa Delgado eta Sara Zufiaurre.