Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
31 eta 64 urte bitarteko 15 pertsona dira, 11 emakume eta 4 gizon. Guztiak ere Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek Altsasuko Vianako Printzea gozogintza eskolarekin elkarlanean antolatutako sukaldari laguntzaile ikastaroan parte hartzen ari dira. 30 orduko ikastaroa ilbeltzaren 29an hasi zen eta hurrengo asteazkenean despedituko da. Ikastaroa oinarrizko gizarte zerbitzuen babestutako gizarte enplegu sozialeko programaren baitan garatu da. Programan sartuta dauden pertsonez gain, Iratxo elkarteko kideak eta beste interesatu batzuk ari dira bere sukaldaritza ezagutzak zabaltzen.Bestalde, ilbeltza akaberan, Aitor Etxeberriak berak neguko sukaldaritza ikastaroa eman zuen Altsasuko eskolan eta 14 ikaslek parte hartu zuten.