Aurki aterako da Perurako laguntza

Guaixe 2008ko otsailaren 7a

Boluntario taldea astearte eta ostegun arratsaldero biltzen da Kamiogaina elkartean eta bi orduz lanean egoten dira haurrendako arropak egiten. Bilduta daudenean ere jendeak gauzak eramaten dizkie. Baina Perura gauza horiek bidaltzea batere merkea ez denez txanoak eta bufandak ere egiten dituzte. 12 eta 22 eurotan saldu dituzte. Eguberrietan kultur etxean jasotakoa ere aurrekontua estaltzeko balio dio taldeari. Ateratako diruarekin eta jendeak emandakoarekin ordaintzen dituzte bidalketa gastuak. Baina aurten kopurua estali gabe dute, bidaltzea aurreikusita zituzten 150 kilo botikaren ordez 300 bidaliko dituzte, prezio erdian lortu dituztelako. Maribel Aldasorok esan digunez, "botikak behar-beharrezkoak dituzte. Aurretik 318 kilo bidali genizkien baina lurrikara gertatu zenez dena gutxi izan zen". Berak, boluntario taldearen izenean, laguntza eman duen Sakana guztiko jendeari eskerrak eman nahi izan dizkie. Bilbotik Perurako bidea hartuko du laguntzak aurki, boluntario taldeak, ordea, lanean jarraituko du, udaberriko bidalketa prestatzeko.