Ihoteari rumba doinuak jarriz

Guaixe 2008ko otsailaren 8a

Urte bat pasa du El sombrero del abuelo taldeak. Madrilgo Lavapies auzoan sortu zuten hainbat taldeetan eskarmentua duten musikariek. Taldea osatzen dute: Raul (ahotsa, gitarra, testua), Juantxo (perkusioa eta koroak), Antonio del Amo (baxua), Chema (gitarra), Danilo (flauta), Alex (dj), Rodrigo (txarangoa eta zamponak), Demetrio (dj) eta Golo (teknikaria). Haien web orrian diotenez, "egun bonbardatzen gaituen kultur mestizaia kontzeptua iraultzeko aireekin datorren proposamena da". Aitonaren filosofia zabaltzea du helburu taldeak: kausan iraultzailea eta sentibera etxean. Hainbat kontzertu eman dituzte eta egonkortu ondoren Sístole y Diástole diskoa karrikaratu zuten.