Pello Mariñelarena gogoan izan zuten

Guaixe 2008ko maiatzaren 20a

Hainbat herritarrek herriaren eta kanpo santuaren arteko bidea egin zuten. Manifestazioan zehar gaixo dauden presoei ezartzen zaien espetxe politika "kriminala" salatu zuten manifestariek. Horrekin batera, espetxean gaixo dagoen Bautista Barandallaren askatasuna aldarrikatu zenHilerrian duela 15 urte La Santéko espetxean hil zen Pello Mariñelarena omendu zuten. Ondorengo ekitaldian, Josu Beamountek hartu zuen hitza eta amnistiaren aldeko mugimenduaren kontrako epaiketa salatu zuen. Dispertsioaren ondorioak ere salatu zituen. Ekitaldian bertan Pello Mariñelarenaren berri ematen zuten bideoak ikusteko aukera izan zen.