Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Diru-sail nagusia baso lanak egin eta abeltzaintza azpiegiturak egiteko bideratuko da, guztira 420.000 euro. Aurtengorako onartu diren inbertsioen artean ere igerilekura daraman bidean egokitzea dago. Porlanezko zorua jartzeko 150.000 euro aurreikusi ditu Uharteko Udalak. Azkenik, hirigintza plana egitera 62.000 euro bideratu dira. Taberna jatetxeaIgerileku eta herri kirolen parkearen ondoan eraikitzen ari den jatetxe-tabernarako 255.000 euro bideratuko ditu udalak. Lanak aurreratuta daude eta udarako zabalik izatea espero du udalak. Baina ostalaritza azpiegitura hori ez da udan soilik zabalik egonen. Uharte Arakilgo Udalaren asmoa da urte guztian zabalik mantentzea da eta horregatik haren kudeaketa emateko deialdia egin du. DeialdiaUharte Arakilgo Udalak asteartean egindako bilkuran taberna-jatetxea emateko deialdia onartu zuen. 3 urterako eman nahi udalak ostalaritza azpiegituraren kudeaketa. Ordaindu beharreko gutxienekoa urteko 9.000 euro izanen dira. Interesatuek eskaintzak garagarrilaren 12ra arte aurkez ditzakete udaletxean. Kudeaketa hartzen duen pertsonak edo enpresak taberna jatetxeaz gain, herri kirol parkearekin, mendi-ibiliekin, txirrindula-alokairuekin lotura duten jarduera osagarriak. Horretaz gain, dutxez, turismo informazioaz eta igerilekuez ere arduratuko da. Hartzaileari udalak igerilekuko sorosleak kontratatzeko laguntza emanen dio.